XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

129. Laburpen onekin adieraziko dut Arraun eta Amets liburua), etzuan ahaztua izaterik nahi.

Bilatu ez, ahal diot? Hobe litzake, beharbada, txaloak nahi izatea etzuela nahi, esatea.

Ze, no quiero ni quiero quererlo harek azpiko nahi izate bentzutu ezina akusatzen du.

Txaloak, izan ere, ez dira gure arrokeriaren aparrak ateratzen dituen globo xoro huts.

Bizi gerala esaten digun oiartzuna ere ba dira, eta idazlearentzat beharrezko dira noski... Salbatorek etzuen hil nahi.

Eta horregatixe ere, beste zenbait horregatixeren artean, kantatu egin zuen.

(AtA, 97).

Beste hau ere ondo zekien Mitxelenak: euskal herria hiltzen bada, hil da Mitxelena.

Egin du non omnis moriar harenak.

Galdekizun gorria benetan idazle bokazio duenarentzat hauxe.

Egia esateko, diferente agiri zaizkit niri Unamuno, Baroja eta beste asko, izu honen argira begiratu ezkero... Baina Salbatorek bere hilnahieza sartu nahi izan dio bere Herriari.

Ikus, bestela, Mitxelenaren obra osoa zear, bere persona unibersaltzeko ta era berean Herria personalizatzeko joera agiria.

Mitxelenak horregatik bere geroko bizitza posibletu ezezik bizirik gorde ahal zezaketeneri ere bizitza sortzen (hots, ez poesiari bakarrik eman bizitza iraunkor bat), edo bizitzeko adore ematen, hilnahieza pizten, lanegin behar izan zuen.

Ereiten du laborariak garia, eta ba da munduan nork ogia jan.

Baina euskaldun poetak ogia eta nork ogia jan erein behar ditu.

Lurra landu eta eguzkia ekarri, euskaldun poetak obra eta irakurlea sortu bear ditu.

Euskaldun poeta, beste iñor ez bezala, da gizon bat besteen heriotzak suizidatuko lukeana.

Bere obraren eta irakulearen hilezkortasuna aseguratu behar dituena, beraz.

Mitxelenak berak gogoratzen zuen esaera honen beste aurpegia Aleixandre-ren hitzez baliatuz: herriarentzat idazten ez dun idazlea suizida bat da Euskal Herrian batez ere.